Albisteak
Berriak Bigarren eskuan
Posted iraila 16th, 2011 by 2eskua Hazi beharra dago, batez ere txikia zarenean... eta horretan gabiltza iruñeako karmen karrikan. Urtez urte handitzen eta zein gauz komeni zaizkigun ikasten dugu .
Urtero bezala Friedrichshafen-en egiten den Eurobike-n egon eta gero, marka berriak dakartzagu dendara, eta birzikletaz aparte, konplementuak eta gauz bitxiak gure artean izango ditugu .
PUKY
Posted azaroa 1st, 2010 by 2eskua Bigarren Eskuan saltu kualitatiboa emateko momentua heldu zaigu.
Mundu hontan dauden pertsona garrantzitsuendako tramankuluak ekarri berri ditugu, nola ez Alemaniatik. Dakizuen modura garrantzi handia ematen diogu produktuen jatorrerari, hori dela eta, askotan Europear erdialdeko birzikletak eta abalorioak bilatu eta ekarri behar ditugu.
Puky marka erreferentziala da Alemanian, gurekin kontaktuan jarri eta gero, ezagutzeko aukera izan dugu urtero herri horretan egiten den ferian, alegia Eurobike-n.
Elizondoko Feriak
Posted urria 20th, 2010 by 2eskuaHurrengo Urriak 29 eta 30ean Elizondoko ferietan egonen gara, beraz elkar ikusteko zein eztabaidatzeko astia izango dugu.
Plazara dendako zenbait produktu desberdin aterako ditugu . Hator eta gozatu egun eder batez Baztango bailaran gurekin eta beste askorekin
Hawk Classic gure artean
Posted iraila 16th, 2010 by 2eskuaHawk Classic marka alemana hilabete batzuk darama gure artean. Oso birzikleta politak dira, baina irudiaz eta xarmaz aparte, kalitate handiko produktua da. Eurobike-n orain dela urte batzuk ezagutu genituen, hori dela eta, gaur egun beraien presentziaz goza dezakegu .
Geure dendako marka gehiago bezala europan ekoiztutak daude; punttu horri, garrantzi handia ematen diogu ahal dugun produktu guztietan, kontutan hartzen dugu grebarako eskubidea, zein batzar eskubidea edota soldata duin bat.
Erakusgai ditugu dendan marka honetako zenbait adibide, politak bezain erosoak.
Berrikuntzak
Posted azaroa 22nd, 2009 by 2eskuaAldaketa eta berrikuntzak heldu dira Carmen karrikara, eta hori igertu behar zen geure dendatxoan. Denbora eman dugu dendako itxura hobetzen eta bizikleten erakusketa egokitzen. Marka berriak ekarri ditugu eta ordua heldu zaigu arropa ta konplementuak geure dendara ekartzeko. Arropa marka desberdinekin ari gara hizketan bizikletan ibiltzeko arropa teknikoa, kaletik ibiltzeko kamisetak, edota bizikletan publizitaterik gabe ibiltzeko arropa dendara ekartzeko, zergatik egin behar diogu publizitatea aurrezki kutxa, bizikleta denda edota horrelako sponsorrei??
VSF Farrahd Manufaktur
Posted iraila 4th, 2009 by 2eskua
Gaur Irailak 5, amaitu berri da Friedrichsafen-en Eurobike (www.eurobike-show.de) birzikleten inguruan Europan egiten den azokarik garrantzitsuena. Azoka hau, Austria, Alemania eta Suitza artean dagoen Konstanza lakuaren hertzean ospatzen da. Bertan mundu osoko birzikleta eta osagarriak aurkezten direlarik.
Beherapenak!!
Posted maiatza 4th, 2009 by 2eskuaBai ba! beherapenak etorri dira 2.eskura, Bretania Haunditik. 
Libera esterlina (sterling pound)depreziatu egin da krisia dela eta, honen ondorioz beherapen sutsuak aurkeztu ditu Brompton europear saltzaileei, eta hoien artean 2.eskua-ri. Orain arteko prezioei %15eko deskontua ezarri diote, alajaina 1000€ kostatzetik 800€ kostatzera pasa dira, gutti gora behera.
Txibiren bidaiak
Posted maiatza 3rd, 2009 by 2eskuaIruñeko karriketan ezaguna da Txibi, ez guztientzako baina bai zenbait jende artean. Azken aldi honetan Oraintxen (mezularitza entrepresa) ibili da lanean, kalean gora, kalean behera, baina egun hauetan hegoamerikan dabil mendian gora, zein desertutan, non herrixketan.
Blog baten bere bizikletaz gaineko bidaia azaltzen ari zaigu http://hirumugarantz.blogspot.com .Inork interesa badu bueltatxo bat emon dezake blogean edota mezu bat igorri. Bolivia, Argentina ta seguraski Txiletik ibiliko da mutikote hau, bere bizikleta gainean, karriko batekin jendea ta lekuak ezagutzeko gogoarekin.
Nabarreriako Parkinharen leku aldaketa
Posted maiatza 3rd, 2009 by 2eskuaAi ene, hemen utzi nuen bizikleta azken aldian, baina aldatu digute parkinha lekuz!!
batek baino gehiagok pentsa izan dezake hori maiatzaren lehengo egunetan, izan ere nabarreriako parkinha lekuz mugitu dugu.
Karmen kaleko 13.ean egon gara urtez, baina auzokideak igogailua ezartzeko parkinharen zati bat behar zuten, orduan, denbora asko eman eta gero bajera aproposa aurkitu dugu Karmen kale berean parkinha berrirako.
29an alegia gaude orain.